XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ontzi honetan ager-ager zikinkeria eta lizunkeria batzuk egiten ziren eta hark oso serio gaitzesten zituen.

44. Han zihoazen Espainakoek, ez egiteko abisatzen zioten, ontzikoak hura izaro batean uzteko hitzegiten ari zirela eta.

Baina Jainkoak hala nahirik, Chiprera azkar iritsi ziren.

Han ontzia utzi ondoren, oinez handik hamar lekuara zegoen beste kaira, Las Salinas deritzanera, joan ziren eta erromes-ontzian sartu ziren, eta han ere, beste ontzian egin zuen bezala, ez zuen bere burua mantentzeko Jainkoaren itxaropena baizik sartu.

Aldi oso honetan gure Jauna askotan agertzen zitzaion, eta hark poz eta indar haundia ematen zion; baina zera iruditzen zitzaion, gauza borobil eta hundia ikusten zuela, urrezkoa balitz bezala, eta hau Chipretik irten eta Jafara iritsi ondoren agertzen zitzaion.

Eta beren asto txikien gainean Jerusalen aldera zihoazela, ohi denez, Jerusalenera heldu baino bi mila lehenago, leinargikoa zirudien espainar batek, Diego Manes zeritzanak, erromes guziei debozio haundiz zera esan zien, handik gutxira Hiri Santua ikusi ahal izango zen lekura iritsi behar zutenez gero, on egingo zuela bakoitzak bere barrua gertutzen bazuen, eta isilik joan zitezela.